[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Informatika

Informatika Wikiproiektua

[aldatu iturburu kodea]

Euskal Wikipedian informatikako artikuluen sorrera eta hobekuntza koordinatzeko helburuz sortutako proiektua da hau. Maiz esaten dugu orokorrean jendeak ez dakiela ondo zer den informatika, ertaineko irakaskuntzan ikasleek ez dutela ondo ikasten, ez dutela ondo ikusten zer den benetako informatika. Informatika ez dela testuaren formatua aldatzea edo kalkulu-orri bat egitea bakarrik... Egoera horri buelta emateko, Wikipedia aberastea bide emankorra izan daitekeela uste dugu.

Parte hartu nahi duen edonori irekitako proiektua den arren, bereziki gonbidatu nahi ditugu informatikari euskaldunak, ikasleak, irakasleak, informatika arloan lanean ari direnak edo, besterik gabe, informatikari buruzko artikuluen hobekuntzan lagundu dezaketela uste duten guztiak..

Artikuluen hobekuntzarekin laguntzeaz gain[1][2][3][4][5][6], informatikarekin trebe direnentzat aukera interesgarri gehiago ere badira. Wikidatak[7][8][9][10] ere aukera handiak eskaintzen ditu eta pogramazio-lan pixka bat eginez tresna berriak sortzeko aukera ere hor dago [11].

Parte-hartzaileak

Parte hartu nahi baduzu, erantsi zure izena parte-hartzaileen zerrenda honetan, elkarren berri izan dezagun. Ondoren, aukera ezazu hobekuntza beharrean dagoen artikuluren bat eta jar iezaiozu artikuluari lanean txantiloia[12], gainerakoek artikulu hori lantzen ari zarela jakin dezagun.

Informatikariak Wikipedian programatzen

[aldatu iturburu kodea]

Proiektugaiak

[aldatu iturburu kodea]
  • Joseba, Galder, Kepa, Ana: Gaindegiko datu-multzoak erabiltzea
    http://gaindegia.eus/eu/datuak Gaindegia itxi da, baina hor badaude datu pila bat. Adibidez, ugalkortasun tasa osoa ez dago jarrita Euskal Herriko udalerrien Wikidatan, baina hor badago serie osoa. Seriea OpenRefine-rekin igo daiteke erraz, urte bakoitzekoa jarri, eta ondoren Wikidatarekin ere bilaketak egin eta Wikipedian grafikak egin daitezke. Adibidez: Iruñearekin muga egiten duten herrietan nola aldatu da ugalkortasun tasa azken hamarkadan? Berdina egin daiteke beste datu askorekin, propietatea baitute jada.
  • Galder: EHko udal eta eskualde mapak
    Gaindegiak zuen beste gauza bat mapak ziren. Akaso ariketa polit bat izan daiteke Euskal Herriko udalerri eta eskualde mapak (https://euskalgeo.eus/eu/node/138) igotzea Commonsera, gero balio tabulatuak dituzten beste fitxategi batzuekin automatikoki agertzeko.
  • Txoriak.eus: Euskal Herriko hegaztiei buruzko gunea
    Txori bakoitzerako hainbat eta hainbat izen lokal dauzkate. Izen guzti horiekin egin liteke izen nagusira birzuzentzeko.
    Adibidez Kardantxilo artikulua berbideratzea Karnaba artikulura.
    Kardantxilo artikuluaren edukia hau baino ez da: #BIRZUZENDUKarnaba
  • Ahotsak.eus: euskararen 2018an 5.000 hiztun baino gehiago zeuden elkarrizketatuta, 300 herritako hizkera jasota zeuden eta 100.000 pasarte baino gehiago. Elkarrizketatuen artean wikipedian artikulua duten pertsonak detektatu daitezke. eta orduan esteka gehitu edo bideoa artikuluan jartzea

Aurreko ikasturteko Proiektuak

[aldatu iturburu kodea]
Bilbo (Abusu, 2021)
Klima-diagrama
UOMAMEUAIUAA
 
 
141
 
 
11
5
 
 
102
 
 
16
8
 
 
40
 
 
16
6
 
 
71
 
 
17
7
 
 
50
 
 
19
9
 
 
115
 
 
22
13
 
 
31
 
 
23
14
 
 
24
 
 
23
15
 
 
94
 
 
24
15
 
 
47
 
 
20
10
 
 
382
 
 
12
7
 
 
243
 
 
15
7
Tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoak (°C)
Euria litro/m2-tan


Informatikari buruzko artikuluen hobekuntza

[aldatu iturburu kodea]

Informatikari buruzko artikuluak hobetzeko bidean, honako lau lista hauek kontuan hartzen ditugu hutsuneak non dauden detektatu ahal izateko:

EHU-Wikipedia Informatika Fakultatean

[aldatu iturburu kodea]

Donostiako Informatika Fakultatean EHU-Wikipedia proiektuan lanean ari dira 2016az geroztik[13]. Ordutik hona ikasle eta irakasleen artean 100 artikulu baino gehiago landu dituzte.[14]

Zer falta zaigu oraindik? Hutsuneak bilatzeko tresnak

[aldatu iturburu kodea]

Tresna aurreratu hauek erabil genitzake oraindik falta diren artikulu gehiago detektatzeko:

Erreferentziak

[aldatu iturburu kodea]
  1. Ostolaza, Paulo. «Euskarazko Wikipediak 400.000 artikuluren langa gainditu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  2. «Euskarazko Wikipedia 400.000 artikulutara iritsi da» Sustatu (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  3. «Euskara, 4. hizkuntza Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluak egiten» wikimedia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  4. «10.000 artikulu ezinbestekoen langara heldu da euskarazko Wikipedia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  5. «Auzolanari esker, Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluak ditu euskarak» naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  6. «Hamar mila artikulu inpotanteenak, euskarazko Wikipedian» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  7. Leturia Azkarate, Igor. «Wikidata, ezagutzarako datu-base libre kolaboratiboa» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
  8. Fernandez, Luistxo. «Wikidata hornitzetik, Egunean Behin-en galderak agertzera» Sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
  9. «Wikidatak 10 urte» GAUR8, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  10. Sarasola, Kepa. «WIKIDATAk 10 urte. Zer da eta nola balia dezaket?» wikimedia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  11. Lindemann, David. «Euskaraz Wikidataz aritzeko lehenengo ahalegin koordinatua da ikastaro hau» ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-11).
  12. Laguntza:Txantiloiak. 2020-02-27 (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
  13. «Unibertsitatean ditugun “wiki-aukerak”» Campusa UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  14. «Wikipedia - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  15. Gonzalez, Galder. «Zer falta da nire jakintza eremuan? Erantzunen bila Petscan eta Massviews tresnekin» EWKE bloga (Noiz kontsultatua: 2017-11-27).
  16. «Wikimedia+Education Conference 2019/Programme - Meta» meta.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-12).