The Beresford
The Beresford | |
---|---|
Central Park West Historic District | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°46′57″N 73°58′19″W / 40.7825°N 73.97194°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1929 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Emery Roth (en) |
Estiloa | Renaissance Revival architecture (en) |
Solairuak | 23 |
Ondarea | |
The Beresford (211 Central Park West, West 81. eta 82. kaleen artean kokatua) New Yorkeko goi-mailako apartamentu-eraikin bat da, 1929koa. Norbaitek bere helbidea hemen edukitzeak esan nahi du hiriko tokirik preziatuenetako batean bizi dela. Izan ere, Central Park West hiribidea da Central Park-ek mendebaldean daukan muga; horrek esan nahi du kale horretan dauden eraikin gehienek hiriaren zinezko birika den parke horren bista zoragarriak dauzkatela.
Eraikinaren arkitektoa, Emery Roth, ospetsua zen New Yorken luxuzko apartamentuak eta hotelak egiteagatik. Hain zuzen ere, The Beresford eraikina da Emery Roth-ek Central Park West hiribidean egin zituen lau eraikinetako bat (besteak dira The Eldorado, 90. eta 91. kaleen artean kokatua, The San Remo (74. eta 75. kaleen artean dagoena) eta The Ardsley. Eraikin guzti horietatik The Beresford-ek dauka bolumenik handiena, eta izena datorkio toki horretan bertan lehenago zegoen Beresford Hoteletik.
Eraikinak bi fatxada nagusi dauzka: ekialdeko fatxadak Central Park-era ematen du, eta hegoaldekoak, Manhattan Square-ra (hots, American Museum of Natural History dagoen plaza).
Goialdeko hiru erpinetan, beste hainbeste dorrek eraikinari itxura arranditsu eta jauregi-kutsukoa ematen diote.
New Yorken dauden tankera bereko beste eraikin batzuetan ez bezala, The Beresford eraikinean bizilagun gisa onartu egiten dira pertsona famatuak eta politikariak.