Tumecillo
Tumecillo | |
---|---|
Geografia | |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Tumecillo Araban jaiotzen den ibai txiki bat da, Burgosko Omecillo ibaiaren adarra. Omecillo berez Ebro ibaian isurtzen da. Ekologikoki oso ondo kontserbatuta dago eta, horregatik, lege-babespen desberdinak ditu.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tumecillo ibaia, erreka batzuk bilduz, Gorobel mendikatean jaiotzen da, Murita eta Berberana herrietatik gertu, Santiago Mendiko Monumentu Naturalatik gertu. Handik Osma herritik, Gaubean sartzen da. Ondoren, Astulez herria igaro ondoren, haren urek sortutako haitzartetik, Karanka arana zeharkatzen du, Angosto santutegi aldera; Villanañen, Omecillo ibaian isurtzen da.[1].
Baloreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaiertzeko baso oso ondo kontserbatuta aurki daitezke (lizardiak, sahastiak, makaldiak eta eta ekosistema horietan ohikoak diren espezieak, batzuk larriki mehatxatuak:
- Mustela lutreola (Europar bisoi)
- Lutra lutra (Igaraba arrunt)
- Cinclus cinclus (Ur-zozo)
- Alcedo atthis (Martin arrantzale)
- Riparia riparia (Uhalde-enara)
Garrantzi handia dute, bestetik, arrainen populazioak eta landarediak.
Babesa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015.eko Martxoak 17tik Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko zatia Kontserbatzeko Eremu Berezi izendatu zuen. Natura 2000 sarean ere dago onartuta.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Tomecillo ibaiatik zeharkaldia.
- (Gaztelaniaz):Omecillo-Tumecillo gestio neurriak.