Yvette Taborin
Yvette Taborin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Yvette Jeanne Marie Taborin |
Jaiotza | Parisko 15. barrutia, 1929ko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 14. barrutia, 2020ko irailaren 8a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne |
Tesi zuzendaria | José Garanger (en) André Leroi-Gourhan |
Doktorego ikaslea(k) | Carole Fritz (en) Boris Valentin (en) |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Archaeomalacologist (en) , arkeologoa eta professeur des universités (en) |
Yvette Taborin (1929ko maiatzaren 16a - 2020ko irailaren 8a, Paris, Frantzia) Panthéon-Sorbonne Unibertsitateko arkeologo eta irakasle emeritua izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean, Taborinek zuzenbide ikasketak egin zituen, baina laster etnologiara aldatu zen. André Leroi-Gourhan historiaurreko aditua ezagutu eta harekin ikasi zuen.[2] Les Coquillages dans la parure paléolithique en France izeneko doktore-tesia defendatu zuen, gero Gallia Préhistoire aldizkarian argitaratuko zena.[3] Tesi horren ildotik, historiaurreko apaingarrietan maskorren azterketa arkeologikoa egin zuen lehen ikertzaileetako bat izan zen, gaian espezialista bihurtuz.[4]
Étiollesko indusketen arduraduna izan zen 1972tik 2000ra, eta arkeologo askoren irakasle gisa parte hartu zuen han egiten ziren udako indusketetan, adibidez Nicole Pigeotena.[5][3] [6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Yvette Taborin» artikulutik itzulia izan da, 2023-10-10 data duen 154533859 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-10-10 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ La mort de l’archéologue Yvette Taborin. 2020-09-23.
- ↑ Interview de Yvette Taborin
- ↑ a b Thiébault, Stéphanie; Christensen, Marianne; Olive, Monique. (2021-12-30). «Yvette Taborin» PALEO. Revue d'archéologie préhistorique (31): 35–41. doi: . ISSN 1145-3370..
- ↑ Bardot, A., Les coquillages en Gaule romaine, entre Méditerranée et Rhin. Approche socio-économique et socio-culturelle, Thèse de Doctorat, Université de Bordeaux 3, Bordeaux, 2010, page 21
- ↑ «Yvette Taborin» archeologie.culture.fr.
- ↑ Christensen, Marianne; Fritz, Carole; Legoupil, Dominique; Olive, Monique; Tosello, Gilles; Valentin, Boris. (2020). «Nicole Pigeot (1950-2019)» Bulletin de la Société préhistorique française 117 (1): 159–164. (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).