Alphonse Mucha
Alfons Mucha ('alfɔns 'muxa ahoskatua; Ivančice, Moravia, Austriar Inperioa, 1860ko uztailaren 24a - Praga, Bohemia eta Moraviako protektoratua, 1939ko uztailaren 14a) txekiar margolari eta artista dekoratiboa izan zen. Ilustrazioak, iragarkiak, afixa apaingarriak eta diseinuak sortu zituen, eta Art Nouveau edo Frantziako Modernismoaren adierazgarririk onenetakoa da.
Biografia
aldatuBere abesteko gaitasunak bigarren mailako hezkuntza Brnon (Moraviako hiriburua) egitea ahalbidetu arren, txikitatik marrazketan interesa zuen. Moravian lan egin zuen margoketa dekoratiboan 1879a arte, eta orduan Vienara joan zen, hango antzerki diseinu konpainia batekin.
1881ean Moraviara itzuli zen, eta bere kasa lan egin zuen, modu independentean margolan dekoratiboak eta erretratuak eginez. Mikulov-ko Kart Khuen kondeak Hursovany Emmanhof gaztelua muralekin dekoratzeko kontratatu zuen. Hain harrituta geratu zen honen lanarekin, ezen Municheko Arte Akademian Mucharen ikasketa formala babestu baitzuen.
Hasierak
aldatu1887an Parisera joan zen eta Academie Julian eta Academie Calarossi-n jarraitu zituen bere ikasketak. Aldi berean, ilustrazioak egiten zituen aldizkari eta publizitateentzat. Sarah Bernhardt aktorearekin Gismonda obrarentzat egindako iragarkiarekin ospea hartu zuen. Horren ondoren aktoreak Muchari sei urteko kontratu bat eskaini zion.
Ez zituen bakarrik kartel publizitarioak egin, Théâtre de la Renaissanceren eszenografiak eta jantziak ere diseinatu zituen. 1910ean Pragara bueltatu zen, non, beste gauzen artean, Arte Ederretako Antzokia apaindu zuen.
Obra
aldatuMuchak Art Nouveau bezala ezagutzen den estiloan hainbat pintura, poster, ilustrazio egin zituen, bitxi, alfonbra, tapiz eta antzerki dekoratuen diseinu batzuekin batera. Askotan, bere lanetan, emakume gazte, eder eta osasuntsuak ageri dira, jantzi neoklasikoekin, askotan lorez inguraturik eta ileak hauen inguruan uhinak egiten dituzte. Dekorazioz betetako obrak egiteko joera zuen (Horror Vacui), eragin bizantziarretik etorria. Markoak ere berak diseinatzen zituen eta formatu oso estu eta luzeak gogoko zituen. Artea mezu espiritual bat transmititzeko existitzen zela adierazi zuen eta etsipena sentiarazten zion ospea arte komertzial bategatik lortu izanak.
Slovanská epopej (eslabiar epopeia) bere maisulantzat hartzen zuen. Urte asko pasa zituen Eslaviar herrien historia deskribatzen zituzten margo serie handi hauek egiten. Muchak gaztetatik amestu zuen serie hau bukatzea.
Erreferentziak
aldatuKanpo Loturak
aldatu- https://www.mucha.cz/en/
- http://artchive.com/artchive/M/mucha.html
- https://web.archive.org/web/20060115145528/http://www.pricejb.pwp.blueyonder.co.uk/slav-epic/introduction.htm
- https://web.archive.org/web/20030622170042/http://www.artrenewal.org/asp/database/art.asp?aid=598
- https://web.archive.org/web/20090317094745/http://museumsyndicate.com/artist.php?artist=192