[go: nahoru, domu]

Edukira joan

He Bingjiao

Wikipedia, Entziklopedia askea
He Bingjiao
Bizitza
JaiotzaLianyungang1997ko martxoaren 21a (27 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Lehen hizkuntzamandarin txinera
Hezkuntza
Hizkuntzakmandarin txinera
Jarduerak
Jarduerakbadmintoneko jokalaria eta Olympic competitor (en) Itzuli
Lateralitateaezkerra
Altuera168 zentimetro
Jasotako sariak

He Bingjiao (1997ko martxoaren 21a) badminton jokalari txinatarra da. Suzhouko Gazte Kirol Eskolan hasi zen badminton entrenamendu intentsiboa jasotzen, 7 urte zituenean. Bost urte geroago, Nanjingera bidali zuten, entrenamendu zailagoetara. Goi mailan lehiatu zen, eta 2013ko Vietnam Open txapelketan egin zuen debuta. 2014an, Gazteriaren Udako Olinpiar Jokoetan lehiatu zuen, nesken bakarkako urrezko domina bat irabaziz, eta binakako ekitaldi mistoan brontzezko bat.[1][2] Brontzezko dominak ere irabazi zituen Munduko Txapelketetan, 2018an eta 2021ean. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan finalaurrekoan Carolina Marin espainiarraren belauneko hausturaz baliatuz finalera sailkatu zen, baina, An Se-youngen aurka galdu eta zilarrezko domina lortu zuen.

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Frantzia Paris 2. lekua, zilarrezko domina Banaka
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Txinako Herri Errepublika Nanjing 3. postua, brontzezko domina Banaka
2021 Espainia Huelva 3. postua, brontzezko domina Banaka
Asiako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2017 Txinako Herri Errepublika Wuhan 3. postua, brontzezko domina Banaka
2019 Txinako Herri Errepublika Wuhan 2. lekua, zilarrezko domina Banaka
2024 Txinako Herri Errepublika Ningbo 3. postua, brontzezko domina Banaka

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]