He Bingjiao
He Bingjiao (1997ko martxoaren 21a) badminton jokalari txinatarra da. Suzhouko Gazte Kirol Eskolan hasi zen badminton entrenamendu intentsiboa jasotzen, 7 urte zituenean. Bost urte geroago, Nanjingera bidali zuten, entrenamendu zailagoetara. Goi mailan lehiatu zen, eta 2013ko Vietnam Open txapelketan egin zuen debuta. 2014an, Gazteriaren Udako Olinpiar Jokoetan lehiatu zuen, nesken bakarkako urrezko domina bat irabaziz, eta binakako ekitaldi mistoan brontzezko bat.[1][2] Brontzezko dominak ere irabazi zituen Munduko Txapelketetan, 2018an eta 2021ean. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan finalaurrekoan Carolina Marin espainiarraren belauneko hausturaz baliatuz finalera sailkatu zen, baina, An Se-youngen aurka galdu eta zilarrezko domina lortu zuen.
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris | Banaka | |
Munduko Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Nanjing | Banaka | |
2021 | Huelva | Banaka | |
Asiako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2017 | Wuhan | Banaka | |
2019 | Wuhan | Banaka | |
2024 | Ningbo | Banaka |