[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Cortinarius torvus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius torvus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius torvus
Fr., 1838
BasionimoaAgaricus torvus

Cortinarius torvus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, usain txarra du eta toxikoa den susmoak ere badaude.

Kapela: 4 eta 9 cm arteko diametrokoa, lehenik hemisferikoa, gero ganbila, azkenean zabaldu egiten da, ertza makurtua. Azala erabat bereizgarria, nahiko lodia, ez oso trinkoa, lehorra. Hasieran gaztaina kolore argikoa, eta gero arre-gris-arrosakara, azkenik haritsu-ezkatatsua eta zetadun bilbe antzeko batez estalia, ertzean zurixka.

Orriak: Zabal, orritxoekin, lodiak, eskotatuak edo ia itsatsiak, arrexka kolorekoa lila koloreko orbanekin eta azkenik kanela kolorekoa.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Espeziea gaztea denean, 2 cm arteko lodiera duen erraboil handi batean beherantz lodituta, azkenik luzanga eta oinarrira mehetua; betea, sendoa, zetaduna eta goiko aldean tonu moreak ditu. Beheko 2/3ak lila kolorez zikindutako zorro zurixka batez estalia dago, eta goiko aldean eraztun bereizgarri bat geratzen da. Gortina ez du oso lodia, zurixka eta iheskorra.

Haragia: Zurixka, apur bat morea, arrosa samarrekoa oinaren oinarrian. Usain sendoa du eta nazkagarria.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Es da jangarria usain txarra duelako.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinaren ezaugarriengatik erraz ezagutzen da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkeneko espeziea, hostogalkorren basoetan ateratzen da, betez ere pagoen azpian.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Japonia, Turkia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo.. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 466 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 374 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 232 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 218 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]