[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Iparraldeko Europako ordokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kokapena

Iparraldeko Europako ordokia edo Iparraldeko Alemaniako ordokia (alemanieraz: Norddeutsches Tiefland) Europako ordokien handienetariko bat da. Hegoaldean Erdialdeko Europako goi-ordokietan eta iparraldean Ipar Itsasoan eta Itsaso Baltikoan mugak ditu.

Politikoki, Iparraldeko Europako ordokia Belgika, Herbehereak, Alemania, Danimarka eta Polonia artean kokatzen da. Mendebaldetik ekialdera, Rhin, Ems, Weser, Elba, Oder eta Vistula dira ordokia zeharkatzen duten ibaiak.

Historikoki, batez ere Erdi Aroan eta Aro Modernoan, mendebaldeko aldea Lage Landen izenaz ezaguna izan da.

Ekialdeko Europako ordokiarekin batera Europako ordokia osatzen du. Batzuetan ordokia Iparraldeko Alemaniako ordokia ere deitua izan da, biztanleriaren %80a alemaniarra zelako.

Izan ere, Schleswig-Holstein, Hanburgo, Bremen, Mecklenburgo-Mendebaldeko Pomerania, Brandenburg eta Berlin estatuak, Saxonia Beherea eta Saxonia-Anhaltaren gehiena, eta Saxonia eta Ipar Renania-Westfaliaren zati batzuk eskualdean kokatuta daude.

Gaur egun Poloniari dagokion aldea "Poloniar ordokia" deitua da (polonieraz: Niż Polski edo Nizina Polska), iparraldean Itsaso Baltikotik hegoaldean Sudetes eta Karpatoetara hedatzen duena.