[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Nanchangeko Matxinada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nanchangeko Matxinada
Motamatxinada
Honen parte daTxinako Gerra Zibila
Data1927ko abuztuaren 1a
HerrialdeaTxinako Errepublika (1912–1949) eta Nanchang

Nanchangeko Matxinada (txinera tradizionalez: 南昌起義; txinera sinplifikatuz: 南昌起义; pinyinez: Nánchāng Qǐyì), Shanghaiko sarraskiaren testuinguruan, Kuomintangen eta Txinako Alderdi Komunistaren arteko lehen gatazka esanguratsua izan zen Txinako Gerra Zibilean.[1]

Kuomintangeko tropek, Nanchangen (Jiangxin), altxamendu bat egin zuten He Long eta Zhou Enlai buru zituztela, hiriaren kontrola bereganatzeko ahalegin batean, Kuomintang eta komunisten arteko lehen aliantza amaitu ondoren. Beste buruzagi garrantzitsu batzuk Zhu De, Ye Ting eta Liu Bocheng izan ziren.[2]

Indar komunistek Nanchang okupatu zuten eta, ondoren, Kuomintangeko tropek ezarritako setioari ihes egin zioten abuztuaren 5ean, Jiangxiko Jinggang mendietara erretiratuz. Orduko plana Guangzhoura ailegatzea zen, bertan beste matxinada bat piztu baitzen.[1] Mao Zedongen papera zalantzazkoa da.[3] Abuztuaren 1ean, Askapenerako Herri Armadaren sorreraren urteurren gisa gogoratu zen. Komunistek Kuomintangekin izan zuten lehen borroka izan zela uste da.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Carter, James. (2021-08-04). The Nanchang Uprising and the birth of the PLA. The China Project.
  2. Wolf, Eric R.. Las luchas campesinas del siglo XX. Siglo XXI editores, 213 or. ISBN 968-23-0402-4..
  3. Jung Chang & Jon Halliday. (2006). Mao. La història desconocida. Editorial Taurus, 79-82 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.