[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Lycogala epidendrum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lycogala epidendrum
Sailkapen zientifikoa
FilumaAmoebozoa
KlaseaMyxogastria
OrdenaLiceales
FamiliaEnteridiidae
GeneroaLycogala
Espeziea Lycogala epidendrum
Fries, 1829
BasionimoaLycoperdon epidendrum

Lycogala epidendrum Enteridiidae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumorako egokia, tamaina txikiagatik eta sendotasun gutxi duelako, sukaldean ezin da erabili.

Karpoforoa: 6 - 10 mm-ko diametroa duten esferak eratzen dira, gaztetan gorri-eskarlata kolore eder bat du, heltzen denean gris-buztin kolorera pasatuz.

Haragia: Gaztetan, gorri-eskarlata koloreko masa krematsu bat, heltzean arre koloreko hauts itxi batera pasatzeko.

Plasmidoa: Fruktifikazio "etaloide" bat da, hau da, gorputza peridio batean sartuta dago, eta esporangioak beren artean inolako bereizketarik gabe daude.[2]

Etimologia: Epidendrum epitetoa grekotik dator, gainean esan nahi duen "epi" hitzetik eta zuhaitz esan nahi duen "endron" hitzetik. Habitata egurraren gainean duelako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ezaugarriengatik ez dago nahasterik. Lycogala exiguum txikiagoa da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera, koniferoen egur usteletan. Ohikoa Euskal Herrian.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 833 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 558 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 603 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 30 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]