Peziza micropus
Peziza micropus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pezizaceae |
Generoa | Peziza |
Espeziea | Peziza micropus Pers., 1800 |
Peziza micropus Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du jateko balio.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apotezioa: Tamaina ertaineko espeziea da, 2 eta 4 cm arteko diametroa. Kopa baten forma du, marroi argi kolorekoa, kanpoaldea barrualdea baino argiagoa, batzuetan zurixka, ertza koska irregularrekin.
Hanka: Sarritan, oin txiki batekin.
Haragia: Barrualdean duen kolorekoa, mehea.[2]
Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "peziz" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes gastronomikorik.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peziza varia eta Peziza repanda delakoekin nahas daiteke, bereizteko, esporen tamainari eta espezie bakoitzaren habitatari erreparatu behar zaie.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxoan batez ere, baina udazkenean ere agertzen da, hostozabalen basoetan, zurean. Batez ere pagoetan.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Hegoaldeko Georgiak, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Hegoafrika.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 747 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ Peziza micropus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.