Russula silvestris
Russula silvestris | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula silvestris Reumaux, 1996 |
Banaketa mapa | |
Basionimoa | Russula emetica var. silvestris |
Russula silvestris Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Russula emetica var. silvestris.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, mamitsua baina nahiko hauskorra, hasieran apur bat subglobosoa, baina laster zabaltzen da, ertza kamutsa, ildaskatu samarra ale helduetan. Kapelaren azala ia erdialderaino bereiz daitekeena, leuna, eta oso distiratsua, bere forma tipikoak kolore gorri garbi eder bat du, noizean behin arrosa-gorri kolorekoa eta kolore zuriko dekolorazioekin, erdian krema-horixka kolorearekin.
Orriak: Itsatsiak, oso hauskorrak, nahikoa zabal eta ia zainik gabe tartean, zuriak krema kolorerako joerarekin, ale batzuetan glauko koloreko isla sotilak ikusten dira.
Hanka: 2 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa edo apur bat klabiformea, nahiko luzea, gainazal zimur samarrarekin, satinatua eta distiratsua, zuri garbi kolorekoa, ukitzean eta hezetasunarekin iluntzeko joerarekin.
Haragia: Ez larregi eta hauskorra, zuria edo pixka bat horixka zahartzean. Kokoaren usain leun eta atseginarekin, zaporea nahiko garratza. Erreaktiboak. Guayaco: nahikoa ahul eta motel; Sulfato ferroso: tonu arrosa.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraz nahas daiteke Russula emetica edo Russula mairei delakoekin, baita Russula sanguinea-rekin ere, kolorea dela eta.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenaren hasieran. Batez ere pinu gorrien azpian, zohikaztegietan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 133 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 401 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
- ↑ Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Russula silvestris: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.