Tulostoma giovanellae
Tulostoma giovanellae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Tulostoma |
Espeziea | Tulostoma giovanellae Bres., 1884 |
Tulostoma giovanellae Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burua: Globo-formakoa, 0,8 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, endoperidioaren azaletik ia ateratzen ez den peristoma apikalarekin. Exoperidio iheskorra eta mintzezko samarra. Papirazeo-mintzezko endoperidio zurixka hasieran eta beix argia helduaroan.
Hanka: Zilindrikoa, 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 5 mm bitarteko lodierakoa, fistulosoa, gehienetan zuzena, marroi-kanela kolorekoa, luzetarako ildoak ditu eta oinarri erraboilduna hareaz estalita.
Gleba: Kanela kolorekoa, oinaren azala baino zurbilagoa.[2]
Etimologia: Tulostoma terminoa, konkor, kailu, iltze, esan nahi duen grekozko "tylos" hitzetik dator eta ahoa ostioloa esan nahi duen latinezko "stoma" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du sukaldaritzako baliorik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie hau, behar bada, arrunta da, baina ez da ikusten, genero bereko beste espezie batzuekin nahasten baita.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta neguan, landarerik gabeko kare-lurretan hazten da.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Birjina britainiar uharteak, Brasil, Espainia, Frantzia, Sao Tome eta Principe.[4]
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 708 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) AVT Asociacion Vallisoletana de Micologia.
- ↑ Tulostoma giovanellae: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.